Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burgue-Erreiti

Nafarroa Behereko udalerria, Bidaxuneko kantonamenduan dagoena. Bergouey-Viellenave du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Akamarre, ekialdean Bastida, mendebalean Arruta-Sarrikota-Amikuze, eta hegoaldean Ilharre. Altuera 163 m. 35,41 km2. 1999ko datuen arabera, 114 biztanle ditu. (burguetarrak; erreitiarrak; erangotarrak). Burgue, Erango eta Erreiti herriguneek osatzen dute. Hizkuntza, frantsesa. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak.