Buriatiako Errepublika Autonomoa
(Errusieraz, Buryatskaya) Errusiako lurralde autonomoetako bat. Baikal aintziraren eta Jablonovi mendikatearen artean dago; Mongoliako errepublikak mugatzen du hegoaldetik. 351.300 km2 eta 1.000.000 biztanle (1985), buriatiarrak, % 23; errusiarrak, % 72; gainerakoak ukrainarrak eta tartaroak dira. Hiriburua: Ulan Ude. Buriaten errepublikak lurpeko aberastasun handiak ditu, burdina eta urrea, batez ere. Laboreak, patata, azukre kanabera eta abere hazkuntza. Metalurgia eta industria mekanikoa. v Historia. Buriaten Errusiaren mende egon zen XVII. mendetik aurrera. 1918an sobietar erregimena ezarri zen. Japoniarrek (1918) eta amerikarrek (1919) hartu zuten, baina boltxebikeek berreskuratu zuten 1920. urtean.
- Burguete
- Burgui
- Burgundia
- Burgundiarren Alderdia
- Burian, Emil
- Buriatiako Errepublika Autonomoa
- buriato
- Buridan, Jean
- Burillo, Pedro
- burio*
- burkaitz