Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bunyavirus

Biol. Bunyaviridae familiako birus taldea, material genetikoa azido erribonukleikoz (RNA) osaturik duena. Familia bost generotan bereizten da, molekula egituraren baitan: Bunyavirus, Hantaanvirus, Nairovirus, Phlebovirus eta Uukuvirus-a. 200 virus baino gehiago aurkitu dira, baina gutxi dira gizaki eta animaliengan eragin patogenoak dituztenak: sukar hemorragikoak eta Kaliforniako entzefalitisa La Crosse eta Jamestown Canyon birusek eraginak dira; eltxoek kutsatzen dituzte eta hilgarriak ere izan daitezke. Sukar hemorragiko larria Hantaan birusak sortzen du, eta karraskarien hozkaden bidez eta hauen gernuaz zikindutako hautsen bidez kutsatzen da. Rift haraneko (Kenya) sukarra Phlebovirus generoko birusek eragiten dute, eta akainak kutsatzen du. Kongo eta Krimeako sukar hemorragikoa Nairovirus generoak sortzen du, eta hau ere akainen bidez harrapatzen da.