Bunsen, Robert Wilhelm von
Alemaniar kimikaria (Gotinga, 1811 - Heidelberg, 1899). Artsenikoa zuten gai organikoak ikertu zituen. Horretan ari zela, leherketa bat gertatu zen eta begia galdu zuen. Gasak ikertzeko eta beroa neurtzeko metodo berriak bilatzen saiatu zen. Ikatz eta zink bateria asmatu zuen, baita argia neurtzeko fotometro bat ere. 1860an Kirchoff-en laguntzarekin espektroskopioa asmatu zuen. Zesioa eta rubidioa aurkitu zituen. v Bunsen erregailua. Bunsenek diseinaturiko erregailua, 700° C inguruko tenperaturak lortzeko. Oin baten gainean zutik jarritako latoizko edo burdinazko tutua da; behealdean albotik sartzen den tutu bat du, bertatik gasa sartzeko, eta oinean zuloak, airea sar dadin. Tutuaren barruan gasa eta airea nahasten dira, eta nahastura horrekin tenperatura handiak lortzen dira, gasa hobeto erretzen delako.
- Bundesrat
- Bundestag
- Bundtia
- Bunin, Ivan Alekseievitx
- bunker
- Bunsen, Robert Wilhelm von
- Buñuel
- Bunus
- Bunuze
- Bunyan, John
- bunyavirus