Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Buñuel

Nafarroako udalerria (Tuterako merindadea). Buñuel du izen ofiziala. 1998ko datuen arabera, 2.383 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago.  v  Historia. Mairuen esku XII. mendea arte, Oriztarren esku geratu zen 1213. urtean. 1822. urtean, «Acción de Buñuel» deritzon gudua gertatu zen Buñuelen; konstituzioaren aurkako gerrillariek, geroko karlistek, hainbat gizon galdu zituzten gudu hartan.