Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Buber, Martin

Austrian jaiotako filosofo judua (Viena, 1878 - Jerusalem, 1965). Talmudista jakintsu baten biloba, erakunde sionistetako kide izan zen gaztetan. Nazional-sozialismoa aginpidera heldu orduko, Palestinara alde egin eta Jerusalemgo unibertsitatean jardun zuen lanean (1938-1950). Higikunde judu herrikoietan murgilduta, judu eta kristauen arteko harremanen sustatzaile izatez gainera Palestinako juduen eta arabiarren arteko harremanak hobetzearen aldekoa izan zen beti (Judaismoaren izpiritua, 1916; Hassidismorako bidea, 1918; Hassidismoaren mezua, 1952; Ni-a eta Zu-a, 1923; Bizitza elkarren arteko harremanean, 1932; Gog eta Manog, 1949).