Bryce Echenique, Alfredo
Idazle perutarra (Lima, 1939). Casa de las Américas saria irabazi zuen 1968an, Huerto cerrado (Baratze itxia) ipuinagatik. Un mundo para Julius (Mundu bat Juliusentzat, 1970) du lehen eleberria, askoren iritziz hoberena. 1974an bigarren ipuin liburua argitaratu zuen, La felicidad ja, ja (Zoriontasuna ja, ja). Aipagarriak dira Tantas veces Pedro (1977, Hainbat bider Pedro), La vida exagerada de Martín Romaña (1981, Martin Romañaren demaseko bizimodua), El hombre que hablaba de Octavia de Cádiz (1985, Octavia de Cádizi buruz mintzo zen gizona), La última mudanza de Felipe Carrillo (1988, Felipe Carrilloren azken mudantza) eta Reo de nocturnidad (1997, Gauekotasun hobenduria) eleberriak ere. Peruko aristokrazian sortutakoa da Bryce, eta gizatalde horren gorabeherak –umorez eta ironia kritikoz jantziak– ageri dira sarri askotan bere idazkietan. Parisen eta Madrilen luzaro bizi ondoren, Perura itzuli zen 90eko hamarraldiaren amaieran.
- Bruyère, André
- bruzela
- bruzelazeo
- bruzelosi
- bruzina
- Bryce Echenique, Alfredo
- BTU
- Bubastis
- Buber, Martin
- Buber-Neumann, Margarete
- bubinga