Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bubastis

(Egiptoeraz Pi-Bastit «Basteten hiria»; Hebr. Pibeseth; egun Tell Basta). Behe Egiptoko antzinako hiria, Bastet jainkosaren omenean eraikia. Egiptoko hiriburu izan zen, Tebasen ordez, XIX. dinastiaren garaian (K.a. 1314 - K.a. 1200); bere gorena izan zuen Xexonk I.aren erreinaldian (K.a. 950). Persiarrek suntsitu zuten K.a. 352. urtean. 1887-1889 urteetan egindako indusketek agerian utzi zuten Herodotok aipaturiko tenplu handia (K.a. 4.000 inguruan eraikia). Tenplu honetan egiten ziren Basteten ohorezko ospakizunak.