Bucer, Butzer
edo Butzero, Martin. Erreforma garaiko erlijio berritzaile alemana (Schkettstad, 1491 - Cambridge, 1551). Kuhhorn zuen benetako izena. Fraile dominikarra zenean Luteroren jarraitzaile egin zen. Estrasburgon, Ulmen eta Kolonian zabaldu zituen Luteroren ideiak. Bitartekari izan zen Luteroren eta Zwinglioren artean. Protestanteen eta katolikoen arteko batasunaren alde agertu zen Ratisbonako Dietan (1541). Teologia irakasle izan zen Cambridgen, eta bertan hil zen. Ingalaterrako Maria erreginak bere gorpua lurpetik ateratzeko eta erretzeko agindua eman zuen. De regno Christi idatzi zuen, beste lan batzuen artean.