Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brunet, Marguerite

(La Montansier deitua) Antzerti zuzendaria (Baiona, 1730 - Paris, 1820). Erruango antzokiaren zuzendaritza lortutakoan hainbat talde zuzendu zituen. Le Havreko teatroa eraikiarazi ondoren Nantes-ko eta azkenik Versalles-ko antzokien zuzendari izan zen. Versalles-ko funtzio batean Maria Antonieta erregina ezagutu zuen eta hark jauregiko ikuskizun guztien ardura bere esku utzi zuen. Iraultza hasi zenean erreinuko ia antzoki guztien zuzendaritzaren monopolioa zuen. 1790. urtean, bere izena zeraman antzokian, Les époux mécontents (Senar-emazte haserretuak) eta Le sourd ou l’auberge pleine (Gorra edo alberge betea) lanak eman zituen. 1793. urtean Théâtre de la République et des Arts antzoki nazionala zabaldu zuen Parisen, baina salaketa bat zela medio, espetxeratu egin zuten 1794 arte. 1807.an arrakasta handiak izan zituen antzoki berria zabaldu zuen, Théâtre de varietés alegia.