Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bruegel

edo Brueghel, Pieter (Gaztea edo Infernukoa deitua). Flandestar margolaria (Brusela, 1564 inguruan - Anberes, 1638). Bruegel Zaharraren seme zaharrena. Infernukoa deitu zuten infernuko garrak eta suteak pintatzeko zuen joeragatik. Haren obrarik gehiena aitaren koadroen errepikaz osatua da, batzuetan aldaketak sartzen bazituen ere. Forma bakunagoak erabili zituen, gertaerak gehiago nabarmenduz, baina aitaren antzetik urrun gelditu zen.