Bruckner, Anton
Austriar organo-jotzaile eta musikagilea (Ansfelden, 1824 - Viena, 1896). Musika irakasle titulua 1861ean lortu zuen Vienan. Kontsebatorioko irakasle eta gorteko organo-jotzailea 1868tik aurrera. Wagner aurkitu arte (1863) erlijiozko musika besterik ez zuen idatzi (mezak, salmoak eta kantatak). Bederatzi sinfoniak dira, azkena amaitu gabea, Bruckneren lan nagusiak. Schubert, Schumann eta, batez ere, Wagner-en eragina dutelarik, Beethovenen moldeari atxikiak, haren sinfoniek elementu berriak dakartzate hala ere: soinuen loturak, fugaren antzea eta kontrapuntu aberatsak, organo-jotzailearen maisutasunak sorraraziak denak. Bere garaiko musikagilerik behinenen artean dago Bruckner.