Brown, Earle
Musikagile estatubatuarra (1926). John Cage-n ikasle izan zen lehenbizi, eta lankide gero. Brown-en lanak banda magnetikorako edo tresnetarako eginak dira, edo bestela, mistoak, tradiziozko eremu formaletatik kanpora betiere. Zenbaitetan antolamendu grafiko abstraktukoak (December 1952), gehienetan zehaztasunik gabeak dira. Beren formagatik eta tresna ugarirako egin dituen partiturengatik da ezaguna Brown: Twenty-Five Pages (1953), hogeita bost pianotarako; Available Forms II (1961-1962) bi zuzendarirentzako, bakoitzak berrogeita lau musikagile zuzentzen dituela; Four Systems (1964) lau zinbaletarako; Cross Section and Color Fields (1976), abesbatza eta orkestrarako; Tracer (1984), flauta, biolin, biolontxelo, kontrabaxu, fagot eta banda magnetikorako.