Brown, Charles Brockden
Estatu Batuetako eleberrigilea (Filadelfia, 1771 - Filadelfia 1810). Godwin eta Condorcet idazleen eragin handia izan zuen. Bereak dira The dialogue of Alcuin (Alcuinen elkarrizketa) (emakumeen eskubideen aldeko lana, 1797), Wieland (1798), Ormond or the secret witness (Ormond edo lekuko ezkutua) (1799), Arthur Mervyn (1800-1801), Edgar Huntly (1800) eta Clara Howard and Jane Talbot (1801) liburuak.