Brouwer, Leo
Konpositore eta gitarra-jotzaile kubatarra (Habana, 1939). Kubako Arte eta Zinema Industriaren Institutuko (ICAIC) zuzendari izan zen, eta beste zenbait kargu ere izan ditu Fidel Castroren Kuban. Kordobako orkestrako zuzendaria izan da. Kubako kultura musikala eta XX. mendeko abangoardiako joerak elkarrekin uztartu ditu bere obran.