Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Briansk

Errusiako hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua, Desna ibaiaren ertzean dagoena. 430.000 biztanle (1985). Industria garrantzitsua (metalurgia, mekanika eta janari industria). Burdinbide lotunea.  v  Historia. XIII. eta XIV. mendeetan zehar printzerri burujabe baten hiriburua izan zen. Lituaniako hiria izan zen (1356-1503) Errusiaren mende geratu baino lehen. Alemaniarrek harturik (1941), errusiarrek berreskuratu zuten 1943. urteko abuztuan.