Brejnev, Leonid Ilitx
Sobietar politikaria (Dneprodzerzhinsk, Ukraina, 1906 - Mosku, 1982). Alderdi Komunistako kide egin zen 1931. urtean. Nikita Khruschev ordezkatu zuen (1964. urteko urrian) Alderdi Komunistaren Komite Zentraleko lehen idazkariaren postuan. Bi urte geroago komiteko idazkari nagusi izendatu zuten. 1968. urtean Varsoviako ituneko osteek Txekoslovakia indarrez har zezatela agindu zuen. 1970. urteko abuztuaren 12an orduko Alemaniako Errepublika Federalarekin elkarri ez erasotzeko ituna izenpetu zuen. Sobiet Batasuneko mariskala izan zen 1976. urtetik aurrera, eta Presidiumgo lehendakari izendatu zuten Podgornyk bere kargua utzi ondoan (1977). 1981. urtean Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistako idazkari orokorra hautatu zuten berriz.