Briançon
Frantziako hego-ekialdeko suprefetura hiria (Alpe Garaiak), Durance eta Guisane ibaien lotunean. 11.455 biztanle. Mendi malkarren artean dago, hiria Vaubanek eraikitako gotorlekuaren barnean. v Meatzeak (antrazita), zurgintza eta esnekiak. Terma ospetsuak, negu kirolak. v Historia. Frantziako koroari lotua 1349an, Savoiako etxeak hartu zuen 1697an eta Frantziaren esku geratu zen betiko 1713an. Briançon hiria militarra izan da betidanik. v Briançonnais lurraldea. Alpe aldeko mendietako eskualdea.