Breuil, Henri
Historialari frantsesa (Mortain, 1877 - L’Isle-Adam, 1961). Historia aurreko etnografia irakasle izan zen Collège de France delakoan. Metodologia eta kronologia arazoak ebazten jardun zuen. Paleolitoko artearen ikerketan espezializatu zen, eta Frantzia, Espainia eta Hegoafrikako haitzuloetako margo lanak aztertu zituen. Zenbait lan: L’Afrique préhistorique (1933), Les Hommes de la pierre ancienne (1951).