Bricklin, Dan
Estatubatuar informatikaria (Filadelfia, 1951). 1978an kalkulu orri konplexuak egiteko VisiCalc programa asmatu zuen. Programa horrek sekulako arrakasta izan zuen, besteak beste, Apple ordenagailuetan erabiltzeko prestatuta dagoelako. Digital Equipment Corporation enpresan lan egin du, eta Lotus etxearen aholkularia ere izan da.