Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brest

(Brest-Litovsk 1921 arte; polonieraz, Brzesc Litowski, (Lituaniako Brest). Bielorrusiako hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua, Moukhavets ibaiaren ertzean, Poloniako mugan. 222.000 biztanle (1985). Burdinbide lotune garrantzitsua. Janari eta ehun industria.  v  Bielorrusiako eskualdea. 32.700 km2 eta 1.273.000 biztanle. Hiriburua: Brest. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da.  v  Historia. Brest, Poloniako hiria izaki, Errusiari lotu zitzaion 1795. urtean Poloniaren hirugarren banaketan. 1915. urtean alemaniarrek hartu zuten eta Poloniaren mende geratu zen (1921) errusiarrek 1939an menderatu aurretik. Bigarren Mundu Gerran Alemaniak berriro ere hartu bazuen ere (1941-1944), azkenik Errusiaren esku geratu zen (1945).  v  Brest Litovskeko ituna. Bi hilabetez Errepublika Sobietarren (Trotski eta Tchitcherine) eta Alemaniaren arteko negoziazioak izan ondoan, Sobiet Batasuna behartua izan zen «ohorezko ituna» izenpetzera. Gisa horretan, Polonia, Baltikoko estatuak, Finlandia, Ukraina, Bielorrusiako zati bat, Batumi, Ardahan eta Kars galdu zituen Sobiet Batasunak. 1918ko azaroaren 13an gobernu sobietarrak bertan behera utzi zuen tratatua.