Brescia
Italiako iparraldeko hiria (Lonbardia) eta izen bereko probintziako hiriburua. 214.781 biztanle (1977). Apezpikutegia. XI-XV. mendeetako katedrala, XV-XVI. mendeetako udaletxea. Jarduera handiko industrigunea: ehunak, industria kimikoa eta armak. v Historia. Erromatarren mende egon zen K.a. 225. urtean. Hiri askea XI. eta XII. mendeetan, Alemaniako Heindrich VII.ak konkistatu zuen. Frantziaren esku gelditu zen 1796. urtean. 1815ean Austriako zati bat osatzen bazuen ere, 1859an libre gelditu zen. v Italiako iparraldeko probintzia (Lonbardia). 4.769 km2 eta 1.011.492 biztanle. Hiriburua: Brescia. Industria garrantzitsua: metalurgia, zurgintza, ehunak eta zementua.