Bresson, Robert
Frantses zinemagilea (Bromont-Lamotte, 1907). Frantziak inoiz izan duen zuzendaririk handienetakoa, adituen iritziz. Jean Cocteauk honako hau esan zuen hari buruz: Bresson aparte hartu beharrekoa da. Espiritual eta kristautzat jo izan da haren zinema, ongiaren eta gaizkiaren etengabeko borrokaren zergatiaren bilaketa. Bernanos eta Dostoievski zituen gogoko, eta haien filosofiarekin bat zetorren bere lana. Horren adibide dira Landa apaiz baten egunkaria (1950), Jeanne d’Arcen prozesua (1962) edota Aingeru pekatariak. Balthazar eta Dirua (1983) filmetan ere gai berbera landu zuen: zergatik gainditzen du gaizkiak garbia den oro? Ihes egin du heriotza zigordun batek (1956), Boulogneko basoko damak, Emakume gozo bat (1969, Zilarrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian) eta Lancelot du lac (1973) filmak ere aipagarriak ditu.
- Brentano, Bettina
- Brenz, Johann
- Brescia
- Breslau
- Bresse
- Bresson, Robert
- Bressuire
- Brest
- Brest
- Bretagne
- Bretainia