Brest
Bretainiako portu eta suprefetura hiria (Finistère), Bretainiako mendebaleko muturrean dagoena. 172.176 biztanle. Hiri erdialdea, egun berritua guztiz, erabat suntsitu zuten Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketek. Brest Bretainiako hiri modernoena da. Saint-Louis eliza (1953-1958) antzinakoa egon zen (XVII-XVIII. m.) leku berean eraiki zen. Recouvrance zubia (1954), zabaltzen den Europako handiena da. Eraikuntza zaharren artean: La Motte-Tanguy dorrea (XVI. m.), Gaztelua (XII-XVI. m.). Mendebaleko Bretainiako Unibertsitatea, Frantziako ozeano zentroa (C. N. E. X. O.), Bretainiako ozeano zentroa (C. O. B.). Arma biltegia eta itsas prefetura. Toulonekin batera, Brest Frantziako portu militar handiena da. Merkatari portu garrantzitsua, askotariko industria eta aireportua (Brest-Guipavas). v Historia. Bretainiako portu garrantzitsuenetakoa, Richelieuk (1631) eta Vaubanek (1683) egun duen militar izaeraz hornitu zuten Brest. Bigarren Mundu Gerran, alemaniarren urpeko basea helburu zuten aliatuen bonbardaketa latzak jasan behar izan zituen hiriak eta erdialdea erabat suntsituta geratu zen.