Brazauskas, Algirdas K
Lituaniar politikaria (Rokishkis, 1932). Gaztetan Komsomolen (Sobiet Batasuneko Gazteria Komunistan) aritu zen, eta 1976an Lituaniako Alderdi Komunistako Batzorde Zentraleko kide hautatu zuten; 1988an, alderdiko lehen idazkari. 1990ean –Sobiet Batasuna desegiten ari zenean– Lanaren Alderdi Demokratikoa sortu eta hauteskundeetara aurkeztu zen. Galdu egin zuen, eta Landsbergis heldu zen Lituaniako lehendakaritzara. 1992an jarduneko presidentzia eskuratu zuen bere alderdiak hauteskundeak irabazita, eta handik urtebetera berak irabazi zituen, zuzenean, lehendakaritzarako hauteskundeak. 1993an itun bat adostu zuen Boris Eltsinekin Errusiako gudarosteak Lituaniatik erretira zitezen. 1995ean, Lituania Europar Batasunera bilduko duen hitzarmena sinatu zuen. 1998an utzi zuen Lituaniako lehendakaritza.
- Braun, Eva
- Braun, Karl Ferdinand
- Braun, Werner von
- Bray, John Francis
- Bray
- Brazauskas, Algirdas K
- Brazos ibaia
- Brazzaville
- brazzavilletar
- brea
- Bream, Julian