Braun, Karl Ferdinand
Alemaniar fisikaria (Fulda, Alemania, 1850 - New York, 1918). Izpi katodikoen hodia hobetu zuen; era horretan, telebistaren lehen oinarrietako bat jarri zuen (1897). 1909. urtean Fisika Nobel saria jaso zuen Marconirekin batera, irratiaren teknologian egin zituen ekarriengandik.