Bream, Julian
Gitarra eta laut-jotzaile britainiarra (Londres, 1933). Andrés Segoviarekin ikasi zuen bolada batez– eta Francisco Tárregaren estiloen eraginpean jo izan du beti. 1961ean Julian Bream Consort talde errenazentista sortu zuen. Britten, Henze, Tippett eta beste zenbait musikariren obrak sustatu eta interpretatu izan ditu, eta J.S. Bachen lauterako obra osoa grabatu du.