Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brazzaville

Kongoko Errepublikako hiriburua eta ibai portua, Zaire ibaiaren eskuinaldean. 422.402 biztanle (1980). Artzapezpiku egoitza. Janari industria eta eraikuntza metalikoak. Nazioarteko aireportua.  v  Historia. Savorgnan de Brazza esploratzaile frantsesak eraiki zuen (1880), eta Ekuatore aldeko Afrika Frantseseko hiriburu bihurtu zen 1910. urtean. 1944ko urtarrilaren 30ean De Gaulle jeneralak Frantziako inperioko ordezkari guztiak Brazzaville hirian bildu eta Union Française-ko (Frantziar Batasuna) oinarriak azaldu zituen (burujabetasuna ukatuz, metropoli ez ziren herri eta estatu guztien frantses integrazioarako bideak).