Bray, John Francis
Estatu Batuetako eraberritzaile sozialista (Washington, 1809 - Pontiac, 1897). Komunismoaren aldekoa zen, baina helburu hori iritsi bitartean produktuen jabego pribatua eta produkzio indarren talde jabegoa batera leudekeen garai baten alde agertu zen (Labour’s Wrongs and Labour’s Remedies, 1839).