Brault, Michel
Kanadar zinemagilea (Montréal, 1928). Argazki-zuzendaritzan ibili zen lehenbizi, eta 1958an zuzendu zuen, elkarlanean, bere lehen filma: Xarelariak. 1963an Munduaren eraginez egin zuen –urteko film hoberena hautatu zuten Kanadan–; 1974an Aginduak egin zuen –zuzendaritza hoberenaren saria Montréaleko Zinemaldian–, eta 1994an Max nire laguna. Telebistarako filmak –Paperezko ezkontzak (1990)– eta film labur zein ertain ugari ere egin izan du. Frantziako cinéma veritéren eragin nabarmena du bere obrak.