Bourbonnais
Frantziako erdialdeko antzinako lurraldea, Massif Central delako mendialdearen iparraldean, egungo Allier departamendua ia osorik eta Cher departamenduko eremu batzuk hartzen zituena. v Historia. Souvigny abadia eta Bourbon-l’Archambault gazteluaren inguruan sortu zen Bourbon jaurerria; handituz joan zen arian arian eta 1327an dukerri bihurtu zen, Moulins hiriburu zela. Karlos III.a Borboiko Kondestablea hil ondoren (1527), François I.a Frantziako erregeak koroara bildu zuen eta Bourbon titulua Marche-Vendôme adarrera igaro zen.