Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bouillon

Belgika Ekialdeko hiria (Luxenburgo), Semois eskualdean. 5.800 biztanle.  v  Bouillon dukeen gaztelua. Museoa.  v  Historia. Frantzia, Luxemburgo eta Belgika artean, Bouillongo dukerria 1093. urtean sortu zen (Godefroi Bouillongoa). 1095ean Liejako apezpikuen eskuetara igaro zen, 1483an Le Mark etxeak hartu zuen eta 1591n bertan jarri ziren bizitzen La Tour D’Auvergne jaunak. Frantziak 1795. urtean bereganatu eta Herbehereek 1814an bere egin zuten; hala ere, Belgikako lurra da 1831tik aurrera.