Bouda, Karl
Alemaniar euskaralaria (Hanburgo, 1901 - Erlangen, 1979). Berlingo Unibertsitatean Filologia ikasketak egin ondoren, Erlangenera igaro zen bertako katedra baten jabe eginik. Euskal gaia landu zuen bere lehen lanean, Zwei baskische Wörter…., Caucasica, X lanean (1932) euskara eta Kaukasoko hizkuntzen arteko harremanak aztertu zituen. Artikulu ugari idatzi ditu Euskal Herriko, Alemaniako eta erbesteko filologia agerkarietan; hizkuntzalaritza, hiztegia, euskara eta Kaukasoko hizkuntzen arteko harremanak, onomastika, gramatika eta abar landu zituen.