Bouchet, André du
Idazle eta poeta frantsesa (1924). Unibertsitate mailako ikasketak, aldez behintzat, Estatu Batuetan egin zituen. Ingelesa menderatzen zuen, baina poesiako hizkuntza frantsesa zuen. Bouchetek arau ezaren alde egiten bazuen ere, bere idazkera urrun dago bat-batekotasunetik eta automatismotik. Boucheten poesia konkretuaren poesia da, osagaien eta osagai horien arteko harremanena: lurra, airea, harkaitzak, argia, ura. Hauek ditu lan nagusiak: Dans la chaleur vacante (1961, Bero hutsean), Ou le soleil (1968, Edo eguzkia), Qui n’est pas tourné vers nous (1972, Gugana etorri ez dena), Laisses (1979, Uhalak), L’Incohérence (1979, Inkoherentzia), Rapides (1980, Azkarrak), Axiales (1992, Axialak).