Boucher, François
Frantses pintore eta grabatzailea (Paris, 1703 - Paris, 1770). Lemoine margolariarekin eta Cars grabatzailearekin ikasi zuen. Italiako egonaldian (1727-1727), Correggio eta Tiepoloren eragina jaso zuen. Emankortasun apartekoa, lan ugari egin zuen alor askotan: apainketa lanak (Erreginaren ganbera, Versaillesen, 1734; Soubise jauregiko lehen solairua; tapizetarako kartoiak Beauvais eta Gobelinserako; portzelanak Sèvreserako. Pintura rokokoaren egile nagusia, gai mitologikoak, erretratuak, ikuspegiak, erlijiozko gaiak eta biluziak moldatu zituen. Hona haietariko batzuk:Venusen garaipena (1740), Odaliska (1754), Dianaren bainua, Pintorea bere lantegian. Boucher-ek arrakasta handia izan zuen bere garaiko goi mailako gizartean. Mme. de Pompadour-ek babestua, 1765ean Luis XV.aren lehen pintore izendatu zuten. v Kolore argi eta biziak, forma biribilak eta haragi nakaratuak dira pintore honen ezaugarri batzuk. Boucher-ek gizarte aristokratiko eta burgesaren gogoko arte arin-galaia gauzatu zuen.