Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Born, Max

Fisikari alemana (Breslau, 1882 - Göttingen, 1970). Solidoen fisikari buruzko hainbat lan egin ondoren, kristalen ezaugarri termikoak aztertu zituen Karmanekin batera eta solidoen bero-ahalmen espezifikoari buruzko teoria osatu zuen (1912). 1921. urtean termodinamikari buruzko lehen hatsapena ezarri zuen, bero-kopuruaren azalpen zehatza emanez. Fisika nuklearreko talkei buruzko teoriaren hastapen gisa, «Bornen hurbilketa», gogoeta nagusia plazaratu zuen (1926) eta 1927. urtean quantumen fisikaren probabilitate teoria bat garatu zuen. Alemania utzi zuen nazismoa aginpidearen jabe egin zenean. 1946tik aurrera plasmen teoria mikroskopikoari buruzko lanetan hasi zen eta 1949an isurkarien teoria zinetiko nagusia eman zuen, Green-ekin batera.  v  Fisika Nobel saria jaso zuen 1954an.