Borlaug, Norman Ernest
Agronomo estatubatuarra (Cresco, Iowa, 1914). Iraultza Berdea delakoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Rockefeller Fundazioaren Garia eta Artoa Hobetzeko Nazioarteko Fundazioan aritu zen lanean 1944az geroztik, Mexikon, eta bere lantaldeak eginiko ikerketei esker gari mota berri bat garatu ahal izan zen, proteina gehiago duena eta ugariagoa. Bakearen Nobel saria eman zioten 1970an, munduan gosea gainditzearren egindako ahaleginagatik.
- boriko
- Boris Godunov
- Boris III
- borla
- Borland International, Inc
- Borlaug, Norman Ernest
- Bormann, Martin
- Born, Max
- Borne, Étienne
- borne
- Borneo