Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bormann, Martin

Alemaniako politikaria (Halberstadt, Saxe-Abhalt, 1900 - Berlin, 1945?). 25 urte zituela Alderdi Nazional-sozialistako kide egin zen. SSetako jenerala izan ondoan Rudolf Hess-en lekua hartu zuen alderdi naziko kantzelaritzan (1941). Hitlerren idazkaria 1943. urtean, juduak eta poloniarrak ezabatzeko proiektu basatiak bultzatu zituen. Hitlerrek bere aginduen betearazle izendatu zuen. Bormann desagertu egin zen Berlinen 1945eko maiatzaren 2an. Orain arteko ikerketek ez dute argitu Berlinen hil ote zen ala Hego Ameriketan bizi den. Nurenbergeko epaimahaiak hiltzera kondenatu zuen.