Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boris Godunov

Errusiako tsarra (1551 - Mosku, 1605).1598tik 1605era izan zen tsar. Fedor I.aren koinatua zen eta errege lanetan jardun zuen tsar izendatu baino lehenagotik ere, Fedor hil ondoren, legezko oinordekoa Ivan Izugarriaren seme Dimitri, hil zutenez. Konstantinoplaren mende zegoen Errusiako Eliza bereizi eta Moskuko aitalehen kargua sortu zuen (1589). Ivan Izugarriak hartu zituen Suediako lurraldeak eskuratu zituen berriro ere, eta tartaroen erasoari eutsi zion Krimean. Europako kultura Errusian sartzen saiatu zen; irakasleak ekarri zituen atzerritik eta ikasleak bidali Europara, han ikas zezaten. Bere erreinaldiaren bukaeran goseteak nozitu behar izan zituen herriak eta horrek matxinadak eta altxamenduak eragin zituen. Poloniaren laguntza izan zuen Demetrio Faltsuak eta boiardoek eragindako altxamendu horietako bat zapaltzen hil zen Boris Godunov.  v  Boris Godunov-en historian oinarriturik Pushkinek antzerki lan bat idatzi zuen eta Moussorgskik opera bat, biak izenburu berarekin: Boris Godunov.