Bombieri, Enrico
Italiar matematikaria (Milan, 1940). Milanen ikasi zuen, G. Riccirekin batera; gero Cambridgeko Trinity Collegera joan zen, eta han H. Davenportekin lan egin zuen. 1974ko Vancouverreko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan Fields domina jaso zuen. Hauek dira Bombierik landu dituen arlo garrantzitsuenak: zenbaki lehenen teoria, funtzio balio-bakarrak eta Bieberbachen konjetura, aldagai anitzeko funtzio konplexuen teoria, ekuazio partzial diferentzialen teoria eta gainazal minimalak. Fields domina lan horiengatik eta batez ere Sergei Bernsteinen dimentsio handiagoetako problema lantzeagatik jaso zuen. Bere “iragazkiaren metodoa” deritzana erabiliz, “Bombieriren batez besteko balioaren teorema” frogatu zuen. 1966ean katedra bat eman zioten Pisako Unibertsitatean; han De Giorgi eta haren geometria landu zituen bereziki. Frantziako Zientzien Akademiako kide ere aukeratu duten, eta Estatu Batuetan dihardu gaur egun.
- Bolzano, Bernhard
- Bolzano
- Böll, Heinrich
- Bollo, Luis Angel
- Bombard, Alain
- Bombieri, Enrico
- bomer
- bomika
- Bon, François
- bon
- Bon