Böll, Heinrich
Alemaniar eleberrigilea (Kolonia, 1917 - Bornheim, 1985). Gerraondoko belaunaldikoa eta nazien aurkaria; nazismoaren basakeria eta ankerkeria salatu zituen. «47ko Talde»ko kidea, bere lanetan humanismo sakona islatzen du, heziera kristau eta sozialistari zor diona neurri handi batean. Haren lanik garrantzitsuenak: Der Zug war pünktich (Trena garaiz heldu zen, 1949), Und sagte kein einziges Wort (Eta ez zuen hitzik esan, 1953), Haus ohne Hüter (Jaberik gabeko etxea, 1954), Das Brot der frühen Fahre (Gaztaroko ogia, 1955), Ansichten eines Clowns (Pailazo baten aburuak, 1964. J. A. Azpirozek euskarara itzulia), Der Aussatz (Legena, 1970), Gruppenbild mit Dame (Talde erretratua dama batekin, 1971) eta Die verlorene Ehre der Katharina Blum (Katharina Blumen ohore galdua, 1974. P. Zabaletak euskarara itzulia, 1990). 1972. urtean Nobel saria jaso zuen.