Bolzano, Bernhard
Italiar jatorriko filosofo eta matematikari txekoa (Praga, 1781 - Praga, 1848). Apaiz katolikoa, erlijioaren filosofiaren irakasle izan zen Pragako unibertsitatean. Errazionalismoa salatu zuela eta katedra utzi behar izan zuen (1820). Kant-en ondoko idealismoari filosofiaren ikusmolde zientifikoa kontrajartzen zion. Multzoen teoriaren aitzindaria izan zen, infinituari buruzko lanei esker: Paradoxien des Unendlichen (Amairik gabekoen paradoxak, 1851). Bolzanoren beste liburu batek, Wissenschaftslehre (Jakintzaren irakaskuntza, 1837), eragin sakona izan zuen Husserl-engan.