Boas, Franz
Alemaniar antropologo eta etnologoa (Minden, 1858 - New York, 1942). Heidelberg eta Bonn hirietan fisika eta geografia ikasketak egin ondoan, Baffin Lurraldera jo zuen zientzia espedizio bat egiteko (1883). Berlingo etnologia museoan lan egin ondoren, Estatu Batuetara joan zen eta Ottawako unibertsitateko katedraduna izan zuen lehendabizi (1887) eta Columbiakoa (New York) 1900. urtetik aurrera. Ameriketako indiarren kulturaren eta hizkuntzaren inguruan lan ugari egin zuen. Aipagarriak dira, besteak beste Erdialdeko eskimalak (1888), Kwakiutl indiarren gizarte antolamendua eta elkarte sekretuak (1897), Gizon primitiboaren pentsakera (1911) eta Antropologia orokorra (1938) lanak.
- Blume, Peter
- blusa
- BMW
- boa
- Boabdil
- Boas, Franz
- Bobadilla, Francisco de
- bobeda
- Bobet, Louis
- Bobigny
- bobina