Blume, Peter
Estatubatuar margolaria (1906-1992). Estatubatuar artistek XX. mendearen bigarren eta hirugarren hamarraldietan kubismoari loturik egindako bidearen erakusgarrietako bat da Blumeren obra, izan ere belaunaldi horietako margolari gehienek bezala, berak ere ideia kubistak hartu zituen gai tradizionalak ikuspegi berri batetik islatzeko bide gisa; hala ere, gaiari ematen zioten garrantzia eta alde batera uzten zuten Picassoren eta Braqueren obretan agertzen zen denbora-espazioari buruzko espekulazioa. Peter Blumeren kasuan, ordea, hasieran koadroa antolatzeko zuen modu kubistaren ondoren surrealismoaren inguruko ikuspegi konplexuagoei heldu zien eta arte sinbolikoagoa eta alegorikoagoa landu zuen, Scranton hegoaldea, Hiri betierekoa, 1937 2. eta Lantegi zuria maisulanek erakusten dutenez, besteak beste.
- Blue Mountains
- Blue Ridge
- Bluefields
- blues
- Blum, Léon
- Blume, Peter
- blusa
- BMW
- boa
- Boabdil
- Boas, Franz