biola 1
iz. Belar landarea, more antzeko lore ederrak ematen dituena, apaingarri gisa oso aintzat hartua (Viola odorata, etab.); delako landarearen lorea. ik. bioleta. Biolak oso usain gozoa du; landare honen loreen ura arnasbideak garbitzeko eta izerdia botarazteko ona da. v Biola zuria. Bioleta mota arrunta, lore zuriak dituena. v Biola iraunkorra. Bioleta mota arrunta, lorea urte osoan izaten duena, baita neguan ere leku epel edo babesean jarriz gero. v Parmako biola. Bioleta mota arrunta; oso hosto txikiak ditu, gider luzeko lore handiak, bikoitzak askotan, kolore urdin edo gris antzekoak, eta ez du beste motek bezalako usainik. v Zingira biola. Mendi goi samarretan izaten den bioleta mota. v Sastraka biola. Leku hondartsuetako sastraketan oso ugaria den bioleta mota. Zain motza, arre kolorekoa eta ezkatatsua du, zuztar etzan igokaria, hosto arrautza antzekoak eta kolore urdin hileko loreak. v Basa biola. Mendietan izan ohi den bioleta mota; leku ospeletan hazten da, eta udan ematen ditu loreak. Zuztar etzanak ditu behealdean, bihotz-arrautza antzeko hostoak, lore more argiak, oso gutxitan zuriak, eta usaingabeak.