biola 2
iz. Mus. Harizko musika tresna, lau hari dituena eta arkuaz jotzen dena. Biolinaren antzekoa da, baina hura baino handiagoa da eta lodiagoak ditu hariak. Biolaren taldeko musika tresnetan kontraltua da. Arku bihuelan du jatorria; XVI. mende inguruan hedatu zen. v Biola da gamba. Antzinako biola, XVII. mendekoa. Jotzaileak zango gainean jartzen zuen. v Biola d’amore. Lau hariez gainera, metalezko beste hari batzuk ditu, arkuak ukitzen ez dituenak. Metalezko hari horiek dardar egiten dute oihartzunarekin. v Biola da braccio. XVII. mendean, besoetan (braccio) bularraren kontra eusten ziren hari musika tresna orori ematen zitzaien izena.