biolakari
izond. Bot. Horma belarren ordenako landare hazi atal-biko batzuei buruz esaten da; belar edo zuhaitz landareak izaten dira. Hosto txandakatu koskadunak dituzte, bakunak. Bost hostoko loreak izaten dituzte, hermafroditak; batzuetan bakunak izaten dira eta beste batzuetan aldiz, gerbatan ateratzen dira. Hazi ugariko fruitua dute hiru ataleko kuskuetan. 18 bat generotako landareak dira biolakariak baina Viola eta Rinorea generoetakoak dira horietan nagusiak.