Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

biokimika

iz. Izaki bizidunen osaera eta erreakzio kimikoak azterten dituen kimikaren alorra.  v  Izaki bizidunen osagai kimikoez arduratzen den jakintzaren alorra; osagaion sintesiaz eta aldaketez, metabolismoaz dihardu. Kimika organikoaren eta fisiologiaren arteko jakintzaren alorra da. XIX. mendean bereizi zen kimikatik, kimika organikoa sortzearekin eta molekulez hitz egiten hastearekin batera. Izakiek bizitzeko behar duten energiaren ezaugarriak, zelulen egitura ultramikroskopikoak hobeto ezagutzea eta metabolismoan zer eragin duten aztertzea du helburu; makromolekulek egitura horietan duten garrantziak, «biologia molekularra» sortzera bultzatu ditu gaur egungo biokimikariak. Biokimikari esker bizitzeko oinarrizkoak diren hainbat gai ezagutu dira eta zenbait eritasun sendatzeko bidea ere eman du.