Bering
edo Behring, Vitus Jonassen. Danimarkako itsasgizona (Hor-sens, Jylland, 1681 - Avatxa, egun Behring uhartea, 1741). Errusiako Petri Handiaren zerbitzuan egon zen lehenbizi eta Katerina enperadorearen agindupean gero. Kamtxatkarako lehen espedizioa gidatu zuen (1725-1728), eta Iparraldeko kostaldea zeharkatu zuen, Amerika eta Siberia loturik ote ziren jakitearren. Hirugarren bidaian, alabaina, bere izena duen itsasartea aurkitu zuen, eta Alaska, Aleutiar uharteak eta Kodiak uhartea ikertu zituen. Avatxa uhartean lehorreratu behar izan zuen, ekaitzak eta eskorbutoak hartara behartuta, eta bertan hil zen gero.