Bergman Torbern, Olof
Suediako kimikaria (Katerineberg 1735 - Medevi, 1784). Matematika, filosofia, kimika eta mekanikako irakasle izan zen Uppsalako unibertsitatean. Lineoren ikasle izan zen. Kimikari gisa egin zituen lanengatik da ezaguna: erreaktiboen egintza ikertu zuen; karbonatoen egitura azaldu zuen; gas karbonikoaren soluzioak ezaugarri azidoak dituela frogatu zuen eta karea eta barita bereizi zituen.